XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Adibidez, probintzia edo toki baten kokapena parentesi artean emango dugu, adina ere bai, hobe parentesiz jartzea marraz baino, eta baita kirol emaitzak edo beste era bateko zenbaki indikazioak ere.

Argazki oinetan parentesiak erabiliko ditugu eta ez marrak.

Adibidez:

-'Lau lagun atxilotu dituzte Billabonan -Gipuzkoa- azken hiru egunetan'.

(Gaizki, parentesiak behar dira).

-'Iraneko legebiltzarrean moderatuak dira nagusi -340 diputatu-,integristen -120 diputatu- eta gutxiengo etnikoen -70- aurretik'.

(Gaizki, parentesiak behar dira).

Puntuazio markarik idaztekotan, ixteko marra edo parentesiaren atzean egingo da.

-'Parte hartuko dutenen artean, Fignon, Indurain, -bere lehen Giroa izango da- Chiapucci eta Chioccoli dira faboritoak'.

(Gaizki).

-'...Fignon, Indurain -bere lehen Giroa izango da-, Chiapucci eta Chioccioli...'.

(Ondo).

-'Atzo lurperatu zuten bere gorpua Zaldibian. (Gipuzkoa)'

(Gaizki).

-'Atzo lurperatu zuten bere gorpua Zaldibian (Gipuzkoa).'

(Ondo).

229. Apostrofoa.

Apostrofoa, letren artean, 't'erdi' hitzarekin bakarrik erabiliko da.

Abizenetan, epoka kutsua eman nahi denean: 'Sota'tar Imanol'.

Dena dela, zenbait izen atzerritarrek apostrofoa dute: 'O'Shea' .

230. Edozein puntuazio zeinuren ondoren ('./,/;/:/...') espazioa utzi behar da beti.

Ez aurretik ordea. Adibideak:

-'Fernando Buesa ; Eli Galdos ; eta Eduardo Txillida...'.

(Gaizki).

-'Italia : bihar dira hauteskundeak'.

(Gaizki).

-'Batek daki nork irabaziko duen...Pronostikoa zinez zaila da'.

(Gaizki).

-'Partidua telebistaz (ETB1) ,arratsaldeko seietan emango dute'.

(Gaizki).

-'Fernando Buesa; Eli Galdos; eta Eduardo Txillida...'.

(Ondo).

-'Italia: bihar dira hauteskundeak'.

(Ondo).

-'Batek daki nork irabaziko duen...

Pronostikoa zinez zaila da'.

(Ondo).

-'Partidua telebistaz (ETB1), arratsaldeko seietan emango dute'.

(Ondo).

231. Galdera eta harridura ikurren ondoren ez dago punturik idazterik, baina bai koma edo puntu eta koma.

Koma edo puntu eta koma jarri badugu, minuskulaz segituko dugu, bestela maiuskulaz.

-'Baina nork irabaziko ote du? Bihar jakingo dugu erantzuna'.

-'Inork espero ez zuenean, hara!, orduantxe agertu zen Toshack'.